lunes, 7 de abril de 2008

LAZTANEN TXOKOA

Alemaniako haur eskola gehienetan dagoen txokoari buruz ari naiz. Ume bat txarto portatzen denean (beste umeren bati min egiten dionean, materiala ez duenean zaintzen etabar), laztanen txokora joan behar da. Txoko horretan koxinak, koltxoneta eta mantak daude; ume bat bertara doanean, andereñoren besarkadak eta mimoak jasoko ditu.
Alemaniako hezitzaileen iritziz, ume txikiak txarto portatzen badira nagusien arreta behar dutelako da. Hau da nagusien laztanak behar ditu baina ez daki, oraindik, era egokian eskatzen eta haginka, jo, arrantza edo beste zenbait jokabide desegoki erabiliko ditu.
Laztanekin umea lasaitu egingo da eta gai izango da jokabide egokiak barneratzeko, andereñoaren jarrera lasaiak bere jarrera aldatzen lagunduko dio, hurrengoan eta/edo saiakera askoren ostean mimoak behar bezala eskatuko ditu.
ZERGATIK EZ DUZUE PRAKTIKAN JARTZEN? Egin eta komentatu emaitzak!!!

viernes, 14 de marzo de 2008

Psikomotrizitatea


Nork esan du psikomotrizitatea horretarako bereziki prestatutako saioetan bakarrik burutzen dela? edo lau urtetik gorako umeekin bakarrik lantzen dela? edo baliabide izugarriak behar direla arlo hori haur eskoletan garatzeko?
Zenbatetan entzun dugu 0-3 urte tartean ez dela psikomotrizitatea lantzen? zenbat aldiz bilatu ditugu 0-3 urte bitarteko umeekin lantzeko proposamenak, ezer aurkitu barik?

2007 urtean Mercé Bonastré eta Susanna Fusté, Bartzelonako escoles bressol delakoen hezitzaile direnak, "Psicomotricidad y vida cotidiana (0-3 años)" liburua argitaratu zuten (GRAÓ argitaletxea). Arlo honetan eta adin tarte honetan lan egingo duzuenontzat oso lagungarria izango delakoan gomendatzen dizuegu.

http://www.bcn.es/escolesbressol Hau da Bartzelonako Hezkuntza departamentuaren barruan kokatzen diren "haur eskola" antzekoen helbidea, katalanez dago baina bertako errealitatearen berri izatea interesgarria iruditzen zaigu .

Programazioaren garrantzia


Behin eta barriz azpimarratu dugu umeekin burutuko dugun lana aldez aurretik programatzearen garrantzia. Dokumentu honek, programazioak, zentzua eta koherentzia emoten bait dio gure zereginari. 0-6 urte bitarteko umeekin planteatutako lanak irizpide pedagogikoak, hezkuntza izaera, izan behar du. Zer egiten dugun, zergatik, zer lortzeko, zelan, noiz eta zer nolako baliabideekin burutuko dugun planteatutakoa aurretiaz erabaki behar dugu, eta honekin bat egindakoa ebaluatu behar dugu; lan hau ere aldez aurretik hausnartu eta diseinatu behar dugularik.

Zeregin garrantzitsu honetan eta 0-2 etapari begira, oso interesgarria iruditzen zaigu Haurreskolak Patzuergoak arlo honetan egiten ari dana. Hona hemen euren web helbidea: http://www.haurreskolak.net/ . Badago web-gune honetan "argitalpenak" deituriko atal bat, bertan elkarte honen hezkuntza proiektua eta programazioaren eredu bat aurkituko duzue.

jueves, 13 de marzo de 2008

ONGI ETORRI - BIENVENIDAS/OS


Ongi etorriak Eskurtze BHIko Haur Hezkuntza Goi Mailako Zikloaren blog barrira.
Zuokin harreman zuzena izateko helburuarekin sortu barri dugu tresna hau. Hemen aurkituko dituzue haur hezkuntzaren inguruko bideo, barriak, materialak, estekak, artikuluak eta abar luze bat.
Ikasle eta ikasle ohiekin kontaktuan egoteko esparru bihurtzea nahi genuke, horretarako gure proposamenekin bat zuen ekarpenak ere espero ditugu.